Jose Mari Sagardui

Jose Mari Sagardui

Jose Mari Sagardui, Gatza (Zornotza, Bizkaia, 1958ko uztailaren 10a - ) espetxean denbora gehien egin duen euskal herritarra da. 1980ko uztailaren 8an Guardia Zibilak atxilotu eta harrez gero Espainiako hainbat espetxetan egon ostean, 2011ko apirilaren 13an irten zen Jaengo espetxetik. Espainiako Auzitegi Nazionalak ia 70 urteko espetxe zigorrak ezarri zizkion, ETAko hainbat ekintzatan parte hartu zuelakoan, Juan Cruz Hurtado eta Jose Maria Arrizabalagaren hilketetan, besteak beste. Espetxe zigor hori 30 urtetan bildu zitzaion, atxilotu zutenean indarrean zegoen Kode Penalaren arabera, espetxean jarraian bete daitekeen kondenarik luzeena. Gerora Parot doktrina aplikatu zioten, baina 30 urte beteta ere ez zuten kaleratu. Azkenean, 2011ko apirilaren 13an irten zen kalera, ihesaldia saiakeragatik eta kartzelari batekin izandako liskar batzuengatik espetxe zigor gehiago erantsita.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1958-07-10) 66 urte
Gaztelania
terrorista

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA