Joseba Beloki
© French Saint / Wikimedia Commons / Public domain

Joseba Beloki

Joseba Beloki Dorronsoro (Lazkao, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 12a) euskal txirrindularia izan zen, profesionala 1998tik 2007ra. Afizionatu mailan,Kaiku taldean izan zen. Igotzaile ona eta erlojupeko etapetan ondo moldatzen zen. Miguel Indurainen atzetik, Frantziako Tourreko podium gehien dituen euskal txirrindularia da. 2003ko Uztailaren 14an ezbehar bat izan zuen. Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa zen eta Lance Armstrong liderrarekin zihoan maldan behera Alexander Vinokourov harrapatzeko asmotan. Baina bihurgune batean, bere bizikletaren kontrola galdu zuen eguzkiak desegindako asfalto zati baten gainetik igaro ondoren. Horren ondorioz eroriko handia hartu zuen; izterrezurra, ukondoa eta eskuineko eskumuturra hautsi zituen. Erorketa horren ondoren, bere sasoirik onena galdu zuen eta harrezkero oso lasterketa gutxi amaitu ditu. 2006an sasoi onera itzultzen ari zenean Puerto Operazioan inplikatu zuten, ustez dopaketa kasu batzuekin zerikusirik zuelakoan. Gainera, bete-betean inplikaturik zegoen Eufemiano Fuentes medikuaren bezero bezala agertzen zen operazio honetako sumarioan. Eskandalu honen ondorioz, ezin izan zuen 2006ko Frantziako Tourrean parte hartu. Alabaina, 2006ko uztailaren 26an Joseba errugabetu zuten. Azkenean, 2007ko abenduan, erretiroa hartzea erabaki zuen, dopajearen krisiaren erruz behartua.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1973-08-12) 51 urte
Euskara
txirrindulari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA