Joseba del Olmo

Joseba del Olmo

Joseba del Olmo Gartzia (Barakaldo, 1981eko ekainaren 20a - ) euskal herritar futbolari ohia da. Auurelari lanetan aritzen zen. Kepa del Olmo anaia gaztea futbolaria izandakoa da ere. 2008-2009 denboraldian Bilboko Athletic Klubean jokatu zuen eta gaur egun Alacanteko Hercules taldean dabil. Eskuin edo ezker hegalean jokatzeko gai da eta bere abiadura eta erregatea dira bere gaitasunik handienak. Joseda del Olmok maila nazionaleko kategoria guztietan jokatu du, debuta, 3. mailan egin zuen Getxoko Arenas taldearekin. Ondoren, 2.B mailako Sestao River taldean aritu zen, Barakaldo eta Lemona futbol taldean ondoren eta azkenik denboraldi bikaina burutu ostean Eibar Kirol Elkartera joan zen. Bilboko Athletic Klubak 300.000 euroren truke erosi zion Eibar Kirol Elkarteari. Horrezgero Hercules taldean jokatu zuen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1981-06-20) 43 urte
Gaztelania
futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA