Joseba Etxeberria

Joseba Etxeberria

Joseba Etxeberria Lizardi (Elgoibar, 1977ko irailaren 5a) euskal herritar futbolari profesional ohia da. Bere ibilbidearen zati nabarmenena Athleticen egin zuen; lehenago, Sansen eta Realean aritu zen. 2013az geroztik futbol entrenatzailea da, eta gaur egun Amorebieta taldea entrenatzen du.Athletic taldean hamabost urte arrakastatsu egin ondoren, hamaseigarren urtea debalde jokatu zuen taldeari dion maitasun eta eskerragatik. 2010eko maiatzaren 15ean amaitu zuen futbol profesionaleko bere ibilbidea, Deportivo talde espainiarraren aurka. Bere azken partida hartan, Athleticek 2-0 irabazi zuen. Zale zurigorriek begi onez ikusten duten jokalari maitatua da, eta taldearen historian partida gehien jokatu dituzten jokalarien artean hirugarrena. Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere jokatu du: hamaika partidatan gol bi lortu zituen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1977-09-05) 47 urte
Gaztelania, Euskara
futbol entrenatzaile, futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA