Joseba Irazoki

Joseba Irazoki Agirre (Bera, 1974) abeslari, gitarra jotzaile eta musikari nafarra da. Diskografia zabala du, ia 20 disko kaleratuta. Hainbat kolaborazio ere egin izan ditu beste batzuen lanetan. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioan datza bere jardun sailkaezina. Atom Rhumba taldeko kidea izan da, eta besteak beste, Duncan Dhu, Mikel Erentxun eta Nacho Vegasekin jo izan du. "Etxeko Uzta" taldekidea da, Pettiren banda. ETB 1eko "Tumatxa" telebista saioan, beste euskal kantu batzuen bertsio pertsonalak egin izan zituen. Parte hartze hori publiko handiari hurbiltzeko urrats bat izan zen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1974-01-01) 50 urte
Gaztelania
musikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA