Joseba Lakarra

Joseba Lakarra

Joseba Andoni Lakarra Andrinua (Arratzu, 1962ko urtarrilaren 1a-) euskararen historian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki aitzineuskara ikertzen nabarmendu da. 1994an XVIII. mendeko hiztegigintzaren etorkiez izenburuko tesia aurkeztuu zuen EHUn, Joakin Gorrotxategiren zuzendaritzapean.Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filologia eta Geografia-Historiako fakultateko dekano izan zen (2000-2003 eta 2004-2007). Euskaltzain osoa, 2007ko maiatzaren 30az geroztik. Euskal Filologian doktorea eta katedraduna. EHUn, Gasteizko Filologia eta Historia fakultatean, euskararen diakronia gaietako irakaslea. Euskararen historiako hainbat alderdi ikertzen duen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldearen buru da. Gasteizen bizi da. Koldo Mitxelenaren lan guztiak argitaratu ditu (2011), IƱigo Ruiz Arzalluzekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa egitasmoaren zuzendaria da.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1962-01-01) 62 urte
Gaztelania, Ingelesa, Euskara
unibertsitateko irakasle, filologo, hizkuntzalari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA