Joseba Llorente

Joseba Llorente

Joseba Llorente Etxarri (Hondarribia, Gipuzkoa, 1979ko azaroaren 24a -) futbolari profesionala da. 2008ko urtarrilaren 13an bere lehenengo hat-tricka lortu zuen Recreativo de Huelvaren aurka. 2008ko urtarrilaren 20an Izarren Ligan inoiz eman den golik azkarrena sartzea lortu zuen (lehen zatiko 0'07"42) Espanyolen aurka. Urriaren 21ean hiru gol sartu zituen Champions Leaguean, Danimarkako Aalborg klubaren aurka, bere taldeak 6-3 irabazitako partidan. 2010eko ekainaren 22an Real Sociedadeko jokalaritzat aurkeztu zuten, berriz ere bere jatorrizko taldera itzulita. 2011ko hasieran, lesio larria izan zuelako, taldetik kanpo geratu zen. 2012ko udan, Osasunera joan zen, Realak lagatako jokalaritzat.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1979-11-24) 44 urte
Gaztelania
futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA