Joseba Zaldua

Joseba Zaldua

Joseba Zaldua Bengoetxea (Donostia, Gipuzkoa, 1992ko ekainaren 24a) euskal herritar futbolaria da. Eskuin atzelari postuan jokatzen du errealean. Zaldua Real Sociedadeko harrobian hazi zen. 2010-2011 denboraldian egin zuen debuta Sansen, hau da, Real Sociedad Bn eta hainbat denboraldi jokatu zituen bigarren B mailan. 2010eko azaroaren 23an Zalduak bere lehen partidu ofiziala jokatu zuen, Celta de Vigoren aurkako 4-3 garaipenean. Lehen 80 minutuak jokatu zituen, haren ordez Javier Ros sartu arte. Gutxi gorabehera hilabete geroago, kontratu berria sinatu zuen Realarekin, 2016. urteraino. 2014ko maiatzaren 24an, Zalduak Txuri-urdinekiko lotura berritu zuen 2018. urte arte, eta behin betiko igo zen lehen taldera.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1992-06-24) 32 urte
Gaztelania, Euskara
futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA