Josu Tellabide

Josu Tellabide Azkolain (Donostia, 1943) Donostiako Ibaeta aldeko Lugaritz auzokoa da, Teresatxo izeneko etxean jaioa, aurretik Luixiaenea deiturikoan. Bizimodu guztia egin izan du auzoan bertan. Etnologoa da lanbidez. Eusko Ikaskuntza eta Aranzadi Zientzia Elkarteko partaide ere bada. Idazlea eta ikerlaria, toponimia bilketa egin ditu, baita ondare historiko-artistiko eta etnografikoaren berreskuratze eta katalogatze lan garrantzitsuak ere. Donostiako hedabide desberdinetan idatzi du, batez ere euskaraz. Ekologismo munduan ere murgildu da, bereziki Gipuzkoan eraikitzen ari den erraustegiaren aurka. Urtetan Donostia Bizirik elkartearen presidentea izan zen. Donostiako Antigua auzoko plaza nagusiari (Gaskonia plaza) Txillardegi plaza deitzeko eskatu du, dagoen tokian aspaldian Txillardegi etxea zegoen eta.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1943-01-01) 81 urte
Gaztelania
etnologo

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA