Juan Carlos Egillor
© Estudioko argazkia. Egile ezezaguna. Borja Cobeagak baimendua. / Wikimedia Commons / CC BY-SA 2.0

Juan Carlos Egillor

Juan Carlos Egillor Uribarri (Donostia, 1947ko abuztuaren 15a - Madril, 2011ko martxoaren 21a) euskal marrazkilari, margolari eta ilustratzaile bat izan zen. Euskadi Sioux aldizkarian, hainbat egunkaritan (Egin eta El Correo Español) eta haurrei zuzendutako Bernardo Atxagaren liburuetan plazaratu zituen bere lanak. Horiez gain, Oskorri eta Ruper Ordorikaren diskoetako azalak ere egin zituen, baita kartelak ere, beste hainbat lanen artean. Bilboko lehen Aste Nagusiko kartel aitzindaria berak egin zuen; kartel hori Bilboko Arte Ederretako Museoan jarrita egon zen 2021ean arte-lan modura, eta kopia bat Bilboko Areatzako horma batean ere badago apaingarri. Artista transmedia izateagatik nabarmendu zen batez ere; hau da, komikiak eta ilustrazioak argitaratzen zituen prentsan eta aldizkarietan, liburuak ilustratzen zituen, diseinatzaile jarduten zuen, bere lana galerietan erakusten zuen... eta, horrez gain, gidoilaria, bideo-arte zuzendaria eta Net.art-aren bultzatzailea izan zen. Espainian ordenagailuz sortutako lehenengo bideoa (1986, Reina Sofía Arte Zentroa) egiteagatik ere ezaguna da.Pott Bandan ere ibili zen, eta apurtzailea izan zen; El Correo egunkarian zintak argitaratzen zituen, esaterako, eta horien artean Mari Agirre pertsonaia zegoen: emakume feminista, gogor eta boteretsua zen, eta diskurtso hori, 60ko hamarkadan, oso aurrerakoia zen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1947-08-15) 77 urte
Gaztelania
ilustratzaile, komikigile, margolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA