Juan Lopez de Uralde

Juan Lopez de Uralde

Juan Jose Lopez de Uralde Garmendia (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 8a) ekintzaile ekologista da. 2001 eta 2010 artean Greenpeaceren Espainiako zuzendaria izan zen. Ingeniaritza agronomoa ikasketak burutu zituen Madrilen. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, ingelesez eta frantsesez ere badaki. Aliantza Berdea alderdi ekosozialistaren koordinadorea da gaur egun, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren barnean. Kongresuko diputatua bada ere Arabako hautesbarrutitik eta ganberako Trantsizio Ekologiko batzordea zuzentzen du. 2009ko abenduaren 18an, Kopenhageko Klima Aldaketaren Aurkako Goi-Bileran zehar, Juan Lopez de Uralde eta Greenpeaceko beste bi ekintzaile atxilotuak izan ziren, Danimarkako erregina buru zuen nazioarteko agintarien afarian sartzeagatik eta pankarta bat erakusteagatik. Hori dela eta, 2010eko urtarrilaren 7ra arteko badaezpadako kartzela zigorra ezarri zieten klima aldaketari buruzko biltzarreko afarian modu ilegalean sartu izana egotzita.2010eko urtarrilaren 6an Danimarkak Greenpeaceko hiru kideak aske utzi zituen. 2011. urtetik aurrera Equo alderdi ekologistako bozeramailea da.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1963-09-08) 61 urte
Gaztelania
politikari, ekintzaile ekologista

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA