Juan Luis Etxeberria

Juan Luis Etxeberria (Donostia, 1974ko urriaren 14a) musikari eta musika-kritikari euskalduna da. Kritikari gisa El Diario Vasco egunkarian argitaratzen ditu bere kontzertu eta musika iruzkinak, bere izenarekin sinatuta, baina musikari gisa Giorgio Bassmatti izena erabiltzen du gehienbat, nahiz eta proiektu-izen eta goitizen multipleentzako zaletasuna duen: Oso Fan izena darabil 2015etik, adibidez, euskarazko sorkuntzan diharduenerako. Donostiako kaleetan, lagunartean, Pozik goitizenarekin ezagutzen dute.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1974-10-14) 49 urte
Gaztelania, Euskara
musikari, musika-kritikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA