Juan Mari Bengoetxea

Juan Mari Bengoetxea, goitizenez Bengoetxea III.a (Ezkurra, Nafarroa Garaia, 1953ko irailaren 10a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatu ohi zuen. Nahiz eta Ezkurran jaioa izan, umetatik Leitzan bizi izan da. Familiakoak ditu esku huskako beste pilotari batzuk ere: bere anaia Mikel Bengoetxea Bengoetxea IV.a eta iloba Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a. 1972ko Esku Huskako Buruz Buruko Afizionatu Txapelketa bereganatu zuen. Bere ibilbide profesionalean buruz buruko txapelketa nagusia birritan irabazi zuen: 1978an eta 1979an. Gainera, 1979ko binakako txapelketa nagusia ere bereganatu zuen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1953-01-01) 71 urte
Gaztelania
pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA