Juan Maria Ollora Otsoa de Aspuru (Gasteiz, Araba, 1949ko azaroaren 19a) politikari jeltzalea eta ekonomialaria da. Ekonomia Zientzietako lizentziaduna. Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea. Arabako Merkataritza Ganberako azterlanetarako zerbitzuko ekonomialaria izan zen, eta UNEDeko irakasle ere bai. Arabako ahaldun nagusi eta Euzko Alderdi Jeltzalearen Euskadi Buru Batzarreko (EBB) kide izana. Eusko Legebiltzarreko kide ere izan da hainbat legealditan, eta bere alderdiaren bozeramaile, ekonomia gaietan. Alderdiaren barruan eragin handia egotzi izan zaio ildo ideologikoak eta estrategikoak finkatzerakoan. ETAk su-etena iragarri aurretik EAJk ezker abertzalearekin izan zituen mintzaldietan ere bere izan zen jeltzaleen ordezkarietako bat. 1999. urtean, EBBko kargua eta hogeita hiru urtez Arabako Enpresariak elkartean (SEA) eginiko lana bertan behera uztea erabaki zuen, enpresa pribatuan jarduteko.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)