Juan Martin Elexpuru

Juan Martin Elexpuru Arregi (Bergara, Gipuzkoa, 1950eko azaroaren 15a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Filosofia eta Euskal filologiako ikasketak egin zituen, eta 1976tik 1996ra irakasle izan zen Bergarako UNEDeko Euskara Sailean. Urte hartan "Bergara aldeko lexikoa" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean.2000an Goenkale telesailerako gidoiak idazten hasi zen. Gainera, Txapalarta argitaletxeak kaleratzen duen Literotura liburu erotikoen bildumako zuzendaria da. Horrez gain, Bergara aldeko berbak eta langintza zaharrak proiektu etnologiko-dialektologikoaren zuzendaria ere izan da. Bestalde, 2001etik 2005era Aralar alderdi politikoaren Gipuzkoako koordinatzailea izan zen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1950-11-15) 73 urte
Gaztelania, Euskara
idazle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA