Juanito Oiarzabal

Juanito Oiarzabal

Juan Eusebio Oiarzabal Urteaga, ezagunagoa Juanito Oiarzabal izenaz (Gasteiz, Araba, 1956ko martxoaren 30a - ) arabar mendigoizalea da. Lehen zortzimilakoa (Cho Oyu) 1985ean igo zuen. Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen euskal herritarra bilakatu zen 1999an eta mundu osoan laugarrena izan zen oxigenoaren laguntzarik gabe lortu zuena. Era berean, tontor handienak (Everest, K2, Kangchenjunga) 3 alditan igo dituen lehen alpinista dugu. Zazpi Gailurrak ere igo ditu (munduko zazpi kontinente bakoitzeko gailurrik garaienak). 2009an, helburu berri bat jarri zion bere buruari: munduko 14 zortzimilakoak bi aldiz igoko zituen lehen pertsona izatea. Helikopteroaren beharra izan zuela-eta, azkenaurreko jaitsiera konfirmazio zain badago ere, gaur, zortzimilako gehien igo dituen pertsona da, 26 igoerarekin. Atzetik doakio Ed Viesturs estatubatuarra, bere 21 igoerekin. Egun, alpinismoaren munduan daramatzan 23 urtetan, 35 espedizio garrantzitsu burutu ditu. 2004an, Edurne Pasabanekin batera jaisten ari zen K2 arazo larriak izan zituztenean. Izozteen ondorioz, Edurneri 2 behatz moztu zizkioten eta Juanitori, berriz, denak. Jenio bizi eta kasketosoa, ospe handia hartu du Telecinco edo EITBko hainbat reality showtan parte hartu duelako: El conquistador del fin del mundo, El conquistador del Aconcagua edo Supervivientes.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Araba
Gizonezkoa
(1956-03-30) 68 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, mendigoizale, esploratzaile

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA