Julen Lopetegi
© Богдан Заяц / Wikimedia Commons / CC BY-SA 3.0

Julen Lopetegi

Julen Lopetegi Agote (Asteasu, Gipuzkoa, 1966ko abuztuaren 28a) euskal herritar futbolari ohia eta entrenatzailea da. Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du, futbol arloko aditutzat. Atezain jokatu zuen 2002. urteraino. 2008/2009 denboraldian Espainiako 2. B mailako Real Madril Gaztela entrenatu zuen. Ondoren, Espainiako gazte selekzioa. 2014an izendatu zuten FC Portoren entrenatzaile. 2016ko uztailaren 21az geroztik, Espainiako futbol selekzio nazionalaren hautatzailea izan da, 2018ko ekainaren 13ra arte, Real Madrid taldearekin entrenatzaile izateko sinatzeagatik kargukabetu baitzuten. 2018ko urriaren 29an Real Madril entrenatzaile postutik kargugabetu zuten, emaitza txarrak zirela eta. Gaur egun Sevilla Futbol taldeko entrenatzailea da.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1966-08-28) 58 urte
Gaztelania, Euskara
futbol entrenatzaile, futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA