Julen Retegi

Julen Retegi

Julen Retegi Altzugarai, pilota arloan Retegi Bi deituraz ezaguna (Eratsun, Nafarroa Garaia, 1985eko uztailaren 29a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, lehenik Asegarce enpresarekin (2005-2009), gero Asperekin (2009-2019). Julian Retegi pilotari handiaren semea da. Datu ofizialetan jasota dagoenez, 1,79 metro luze da, eta 78 kilo pisatzen zuen. Estreinako partida 2005eko uztailaren 7an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan; eta azkena, 2019ko abenduaren 15ean, Eibarko Astelena pilotalekuan. Bere pilotari ibilbideko une gorena 2014ko Buruz Buruko Txapelketa Nagusian heldu zitzaion, txapeldunorde izan baitzen, behe-behetik hasita: Ezkurdia, Olaizola II.a eta Idoate garaitu eta kanporatu ondoren, finala Martinez de Irujoren aurka galdu zuen, 22-9.Ez daki euskaraz, aitak ez baitzion bere lehen hizkuntza semeari irakatsi.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1985-07-29) 39 urte
Gaztelania
pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA