Jurgi Kanblong

Jurgi Kanblong Ruiz (edo Jurgi Camblong) (Baiona, Lapurdi, 1978ko martxoaren 15a) biologo molekularra da, genetikaren arloan ari da, eta datuetan oinarritutako medikuntzaren arloko enpresaburua da.Sophia Genetics enpresako zuzendaria eta hiru sortzaileetako bat da. MIT Tech Review-ren arabera, 2020an Sophia Genetics munduko berrogeita hamar enpresa berri berritzaileenen artean zegoen, eta, Fast Company aldizkariaren arabera, hamar biotecs berritzaileenen zerrendan. 2018az geroztik, Sophia Genetics Bidarteko ESTIAko campusean dago, berrogeita hamar bat kolaboratzailerekin, ikerketa- eta garapen-bulego batean. Euskal Elkargoa eta Pirinio-Atlantikoetako departamenduaren laguntzaz, Izarbel teknopoloko eraikin berri batean instalatzen ari da Sophia Genetics enpresa.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Pirinio Atlantikoak
Gizonezkoa
(1978-03-15) 46 urte
Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa
biologo molekular

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA