Kontxi Bilbao Cuevas

Kontxi Bilbao Cuevas (Bilbo, 1958ko otsailaren 7a - ) VII. eta VIII. legegintzaldietako Ezker Batuko eusko legebiltzarkidea izan zen. Bi legegintzaldi horietan Eusko Legebiltzarreko Mahaiko Bigarren Idazkaria zen. Ezker Batuan barnan, Gasteizko Batzorde Iraunkorreko, Arabako Batzorde Iraunkorreko eta Euskadiko Kontseilu Politikoko kidea da. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaturik, (tesina ere irakurria eta gainditua du), ogibidez Gizartegintza saileko psikologoa da. Bikote eta Famili Terapia Euskal-Nafar Elkarteko kidea da.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Emakumezkoa
(1958-02-07) 66 urte
Gaztelania
politikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA