Koteto Ezkurra

Koteto Ezkurra

Jose Koteto Ezkurra Zuntzarren (Doneztebe, Nafarroa Garaia, 1973ko abuztuaren 9a) erremontari profesional ohia da. 1990. urtean debutatu zuen, eta bera da erremonteko buruz buruko txapelketa gehien irabazi duena: 11 guztira. Jesus Abregorekin batera, historiako erremontari handiena dela jotzen da. Haren aita, Jose Ezkurra, esku huskako pilotari profesionala izana da. 1989an Espainiako gazte mailako txapeldun bilakatu zen. Bere trebetasun handiari esker, 1990eko uztailaren 6an debutatu zuen, 16 urte besterik ez zuela. Berehalako gorakada izan zuen, eta 1990eko hamarkadaren erdialdean kirol horretan bere nagusitasuna ezarri zuen. Bereganatu dituen titulu eta txapelketen kopuruak ez du parekorik; erremonteko buruz buruko hamaika txapel irabazi ditu, eta binakako hiru txapelketa ere bai: 1994koa (Eizagirre lagun zuela), 1999koa (Imazekin) eta 2006koa (San Miguelekin batera). Datu horiek guztiek, Jesus Abregorekin batera, inoizko erremontari onena dela adierazten dute. Kotetoren omenez, Doneztebeko pilotalekuak Ezkurra pilotalekua izena du 2015eko irailaz geroztik.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1973-08-09) 51 urte
Gaztelania
erremontari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA