Leire Lopez Ziluaga
© Literatura Eskola / Wikimedia Commons / CC BY-SA 2.0

Leire Lopez Ziluaga

Leire Lopez Ziluaga (Ibarrangelu, 1982), irakasle, editore, eta musika eta literatura kritikari euskalduna da.Bere hitzetan, "musikazale eta musikajalea" da, 13 urte zituela "amak etxerako soinu ekipoa erosi zuenetik". Kafea eta Galletak egitasmoaren bultzatzaile izan zen Ibon Rodriguez musikariarekin batera, eta haren ondorioa izan zen Kafe aleak liburuaren edizioa. Gernikako Astra egitasmoaren sustatzaileetako bat ere izan da, eta musika eta literatura kritika idatzi izan du, adibidez Berrian. 2018tik Susa argitalatxeko editorea da Lopez Ziluaga. Gorka Arreseren lekua hartu zuen lan horretan.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Emakumezkoa
(1982-01-01) 42 urte
Gaztelania, Euskara
musika-kritikari, editore, literatura-kritikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA