Leire Milikua

Leire Milikua Larramendi (Abadiño, 1985eko ekainaren 28a) Arkitektoa da Euskal Herriko Unibertsitatean graduatu ondoren, eta unibertsitate espezialista Agroekologian (UEU-EHU) eta Genero Berdintasunean (Universidad Europea Miguel de Cervantes). Freelance bezala dabil lurraldearen eta biztanle/komunitateen arteko loturak berrezartzeko planak diseinatu, prozesuak eraiki eta horiek dinamizatzen. Bere ikerketa-lerro nagusiak agroekologia, elikadura-sistemak, landa-eremua, herritarren parte hartzea eta generoa dira. Landa-eremua EAEn: egungo argazkia, etorkizuneko aukerak (UEU, 2015) liburua idatzi du, eta Abadiño eta Elorrioko landa-eremuko emakumeak. Berdintasun politika publikoetarako lan-ildo berriak zehazteko diagnostiko parte-hartzailea gauzatu (Abadiño eta Elorrioko udalak, 2018).2022an Lur gainean, itzal azpian argitaratu zuen, emakume nekazariak eta partehartzea lantzen duen saikera.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Emakumezkoa
(1985-06-28) 39 urte
Gaztelania, Euskara
arkitekto

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA