Leixuri Arrizabalaga Arruza

Leixuri Arrizabalaga Arruza

Leixuri Arrizabalaga Arruza (Gatika, Bizkaia, 1981eko apirilaren 25a) bizkaitar abokatu eta politikari jelkidea da. Zuzenbidean lizentziatua, gaztetatik sartu zen politikan Gatikako zinegotzi gisa. 2015ean Gatikako alkate izendatua izan zen, herriaren historian emakumezko lehen alkatea bilakatuz. 2012 urteaz geroztik eusko legebiltzarkidea izan da, X. eta XI. legealdietan. 2013tik Emakunderen zuzendaritza kontseiluko kidea da. 2016an EAJren BBBko kide bilakatu zen. 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren Bizkaiko zerrendaburua izan zen. 2021ean Gatikako alkate kargua utzi zuen, legebiltzarreko lanean zentratzeko.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Emakumezkoa
(1981-04-25) 43 urte
Gaztelania, Ingelesa, Euskara
abokatu, politikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA