Lohitzune Txarola

Lohitzune Txarola

Lohitzune Txarola Gurrutxaga (Donibane Lohizune, 1977ko abenduaren 15a - ) abokatua eta politikaria da, Eusko Alkartasunako kidea eta Bilduko ordezkaria. 2011ko ekainaren 13tik 2015eko ekainaren 12ra Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiaren presidentea izan zen.Lan honen aurretik Europako Parlamentuan Mikel Irujoren aholkulari juridikoa izan da eta Bruselako Euskadiren Ordezkaritzan lan egin du. Irunen ere zinegotzia izan da. Eusko Jaurlaritzan Ingurumen Saileko nazioarteko harremanetarako aholkulari izan zen eta Biodibertsitate eta Ingurumen Partehartzeko zuzendaria, 2009ko urtarriletik apirilera. Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteko kudeatzaile da 2020tik.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Akitania Berria
Emakumezkoa
(1977-12-15) 46 urte
Frantsesa, Gaztelania, Euskara
politikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA