Luis Garde

Luis Garde Iriarte (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1961eko abuztuaren 11) euskal idazlea da. Filologia ikasi zuen. Egun Donezteben du bizitokia eta bizibidea. Londreseko The Cloud Appreciation Society elkarteko kide zenbakiduna da. 2016an Euskadi Literatura Sariak irabazi zuen, Ehiztariaren isilaldia eleberriagatik. Sari hori irabazi eta gero ere, euskal literatura kritikak arreta urria eskaini zion liburu horri; Pako Aristiren ustez, euskal literaturan dabiltzan gehienek gizartean nozitzen duten ikusezintasunaren erakusgarri da.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1961-08-11) 63 urte
Euskara
idazle, filologo

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA