Luis Miguel Arkonada

Luis Miguel Arkonada

Luis Migel Arkonada Etxarri (Donostia, 1954ko ekainaren 26a - ) Realaren lehen taldeko atezaina izan zen 1974tik 1989ra bitartean. Errealaren titulu guztietan hartu zuen parte, bi Liga, Kopa eta Superkopa garaipenetan, hain zuzen ere. Errealak atezain handiak izan ditu historian zehar eta haien artean Luis Arkonada izan zen ibilbide guztian taldean geratzea erabaki zuen bakarra. Espainiako selekzioarekin ere 68 partida jokatu zituen. Bai zelaian, bai zelaietatik kanpo erakusten zuen karisma zela-eta, futbolzale askoren idoloa zen. Zale txuri-urdinek askotan aldarrikatzen zuten esaldi hau: "No pasa nada, tenemos a Arkonada" ("Ez da deus gertatzen, Arkonada dugu eta").

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1954-06-26) 70 urte
Gaztelania
futbolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA