Maddalen Lopez

Maddalen Lopez

Maddalen Lopez Tapia (Lesaka, Nafarroa, 1997) nafar bertsolaria da. Bertso-eskoletan ikasitako lesakarrak, Bortzirietako Bertso-Eskolaren Txapelketan parte hartu izan du 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016ko edizioetan. Gainera bai 2014an bai 2016an Bardoak: Nafarroako Taldekako Bertso Ekimenan parte hartu zuen "Zortziko Handiena" taldean, Eneko Fernandez, Iban Garro eta Josu Sanjurjorekin batera. Maddalenek 2010, 2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015eko edizioetan parte hartu izan du Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, 2010 eta 2011ko txapelketetan garaile izan zelarik. Gainerako edizioetan, txapeldun orde izan da Maddalen eta horrek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketarako bidea ireki dion arren ezin izan du horretan txapela etxera ekarri. Horrez gain, beste txapelketa batzuetan ere parte hartu izan du, Hernandorena Sarian eta Mariano Izeta Sariketan besteak beste.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Emakumezkoa
(1997-01-01) 27 urte
Euskara
bertsolari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA