Maiorga Ramirez Erro (Tafalla, 1976ko uztailaren 20a) EAko politikaria da, Luis Valero UPNko politikariaren lehengusua. Etika eta Filosofia irakaslea ogibidez, 17 urte zituelarik sartu zen EAn. Bere hitzetan, intsumisioa dela eta hasi zen politikan. Intsumisoa izateagatik 6 hilabeteko espetxealdia eta 10 urteko inhabilitazioa jaso zituen. Hala ere, espetxe zigorra bi urtekoa baino txikiagoa izanda, ez zuen kartzelara joan behar, eta, 2003an, derrigorrezko soldaduska amaitzean, inhabilitazioa ere bertan behera geratu zen. Hori dela eta, 2003an Tafallako udalean eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztu ahal izanda, hautaturik atera zen bietan. Gainera, EAko Nafarroako burua da 2003z geroztik ere. 2011n, EA Nafarroa Bai koaliziotik atera ondoren, beste sektore abertzalerekin Bildu sorturik, Ramirezek zerrendaburu aurkezteko zoria izan zuen, berriz ere Nafarroako parlamentari suertatuz.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)