Maite Artola

Maite Artola

Maite Artola Sarobe (Ibarra, Gipuzkoa, 1972ko irailaren 13a) euskal kazetaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua; prentsan, telebistan nahiz irratian lan egindakoa da, betiere euskarazko komunikabideetan. Herri komunikabideetan hasi eta Euskadi Irratian jarraitu zuen bere ibilbidea, eta ondoren idatzizko prentsan Argia (1993-1995) eta Egunkarian (1994-1995) aritu zen lanean. 1997 eta 2002 bitartean berriemaile berezi gisa aritu zen EITBrentzat, batez ere gatazka armatuak landuz. 2002an Euskadi Irratiko asteburuetako albistegia aurkezten hasi zen, eta ondoren Mezularia (2003-2009) arratsaldeko saioa gidatu zuen. Mezularia irratsaioan egindako lanagatik Rikardo Arregi Kazetaritza Saria (2005) eta Argia Saria (2006) jaso zituen. 2013tik aurrera Euskadi Irratiko Faktoria goizeko albistegi erreferenteko gidaria izan zen, 2020ra arte. 2020ko irailetik aurrera Goizak Gaur eguerdiko albistegia gidatzen du. Irratian egindako ibilbide oparoak euskal irratigintzaren erreferenteetako bat bilakatu du.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1972-09-13) 52 urte
Gaztelania, Euskara
kazetari, irrati-esatari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA