Maite Maiora

Maite Maiora

Maite Maiora Elizondo (Mendaro, 1980ko ekainaren 20a) gipuzkoar mendi lasterketaria da. Euskal Herriko hainbat mendi-lasterketa irabazteaz gain 2016an Munduko Txapelketako SkyMarathon modalitateko txapelduna izan zen. eta 2017an Skyrunner World Series txapelketa irabazi zuen. 2021ean Skyrunning Munduko txapelketa irabazi zuen, Katalunian jokatu zena, bai eta Hiru Haundiak ere, errekorra 40 minututan jaitsiz.Haren lasterketarik gustukoena Dolomites Skyrace da. 2022ko irailaren 22an Skyrunner Munduko Kopako Pirin Extreme mendi lasterketa izan zen Bulgarian, Bansko herrian. Bertan euskal koloreak nagusitu ziren nesketan, podiumera Euskal Herriko hiru neska igo ziren eta. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak (Merrell taldea) irabazi zuen proba (5.50.29), denboraldi horretan Munduko Kopan irabazi zuen hirugarrena. 38 kilometroko lasterketa izan da, 3.300 metroko desnibel positibokoa, eta korrikalariek hiru mendi igo behar izan zituzten: Kutelo (2.908 m), Vihren (2.914 m) eta Todorka (2.746 m). Millet taldeko Sandra Sevillano korrikalari santurtziarra sailkatu zen bigarren (5.55.21), eta RaidLight taldeko Maite Maiora mendaroarra hirugarren (5.58.07). Mutiletan, Christian Mathys korrikalari suitzarrak irabazi du (4.49.28)

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1980-06-20) 44 urte
Gaztelania
atleta

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA