Maite Zugarrondo

Maite Zugarrondo Etxeberria (Iruñea, Nafarroa, 1989ko maiatzaren 4a) nafar eskubaloi jokalaria da. Joko posizioari dagokionez, atezaina da. Alcobendas Eskubaloi Klubean jokatu zuen 2012tik 2014ra. 2014/15 denboraldian Donostiako Bera Berak fitxatu zuen atezain gisa, eta Ligako bost ligetatik lau irabazi zituen. Lana eta familia uztartzeko zailtasunak zirela eta, 2018-2019 denboraldiaren amaieran goi mailako lehiaketatik erretiratu zen. Bere azken partida Alcobendasen aurka jokatu zuen. Gero, Iruñera bueltatu zen, bere jaioterrira, Maristaseko eskubaloi taldea entrenatzeko, eta, horri esker, kirolari lotuta jarraitu zuen, familia eta lana uztartu ahal egiteko.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Emakumezkoa
(1989-05-04) 35 urte
Gaztelania
eskubaloi jokalari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA