Maixabel Lasa
© Gobierno de Castilla-La Mancha / Wikimedia Commons / CC BY-SA 2.0

Maixabel Lasa

Maixabel Lasa (Legorreta, 1951-) ekintzaile bakezale gipuzkoarra da. Hastapenak Alderdi Komunistarekin egin eta gero, PSE eta "Gesto por la Paz" erakundearen inguruan jarraitu zuen. 2000ko uztailaren 29an, ETAk bere senarra erail zuen Tolosan, Juan Mari Jauregi alegia. Hurrengo urteetan, bakea, bizikidetza eta bergizarteratzearen alde lanean egon da. Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria izan zen 11 urtez, 2001etik 2012ra, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin hasi eta Patxi Lópezekin jarraituta. Txema Urkijorekin lan egin zuen tarte hartan. Alargun moduan, parte hartu du berraskidetze topaketetan, hain zuzen ere bere senarra hil zuten Luis Carrasco eta Ibon Etxezarreta presoekin, 2011 eta 2014an hasita hurrenez hurren. Besteak beste, "Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra" dokumental ospetsuan parte hartu zuen, Julio Medemen eskutik. Baina bakearen aldeko beste ekimen batzuetan kolaboratu du antzerkian ("Proyecto 43-2") edo beste arlo batzuetan. "Memorial Joan XXIII per la pau" Saria eman zioten 2015ean Katalunian bakearen alde egindako lanagatik.2018an, Maria Jauregi alaba hasi zen publikoki aldarrikatzen amaren mezu bera.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1951-01-01) 73 urte
Gaztelania
politikari, ekintzaile

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA