Marcelo Mendiharat Pommies (Izura-Azme, 1914ko maiatzaren 2a - Montevideo, 2007ko ekainaren 12a) baxenafar apaiz katolikoa izan zen. Hamazazpi urte zituela, Uruguaira emigratu eta Salton 1945ean ordenatu zen. Vatikanoko II. kontzilioaren lau saioetan parte hartu zuen eta 1968an Saltoko apezpiku izendatu zuen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)