Margarita Uria Etxebarria (Bilbo, 1953ko apirilaren 28a) bizkaitar abokatu eta politikari jeltzalea da. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, abokatua izan zen 1975 eta 1980 artean. Deustun irakaslea izateaz gain, Eusko Jaurlaritzan lan egin zuen. Diputatu hautatu zuten 1996ko, 2000ko eta 2004ko hauteskunde orokorretan. 2008an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko batzordekide hautatu zuten. 2016an Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari bilakatu zen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)