Mari Karmen Garmendia
© Euskaldunon Egunkaria, Edurne Koch / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0

Mari Karmen Garmendia

Maria Karmen Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1947ko ekainaren 9a) irakasle eta politikaria izan da. Hamahiru zituela urtebete eman zuen Okzitaniako Tolosa ondoko Verfeil herri txikian. Frantsesa ikasteko joan zen udako hilabete bat pasatzera, baina urtebete egin zuen gero. Ormaiztegirekin konparatuta 40 bat urte aurreratuago zegoen Tolosako alde hura. Ormaiztegin pentsa ezinak zirenak ikusi zituen han: jendartearen sekularizazioa, dibortzioa, emakumezkoak prakekin ibiltzen zirela, erre egiten zutela, izan zitezkeela txofer, Aljeriako gerra, telebista... Egonaldi hark heldutasun ikaragarria eman zion.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1947-06-09) 77 urte
Gaztelania, Euskara
politikari, katedradun

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA