Mariasun Landa
© Natividad de la Puerta Rueda / Wikimedia Commons / CC BY-SA 2.0

Mariasun Landa

Mariasun Landa Etxebeste (Errenteria, Gipuzkoa, 1949ko ekainaren 5a) euskal idazlea da. Ezaguna da batik bat haurrentzat idatzitako ipuinak direla-eta, Galtzerdi suizida eta Krokodiloa ohe azpian izanik, besteak beste, ezagunenak. Arlo honetan, liburu ugari plazaratu ditu, bai eta hainbat sari lortu ere. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren arloan lortu dituen sarien artean, 1991n Alex ipuinagatik jasotako Euskadi Saria eta 2003an Krokodiloa ohe azpian narrazioagatik eskuratutako Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala dira aipagarrienak. 2014an, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Saria jaso zuen. Mariasun Landaren lana hainbat hizkuntzatara itzulia izan da: gaztelania, katalana, galiziera, frantsesa, ingelesa, italiera, greziera, esloveniera, arabiera, koreera, etab. (IKUS Zerrenda:Mariasun Landaren lanak).AELG galegoz idazten duten idazleen elkarteak 2020ko Idazle galego Unibertsala izendatu du Mariasun Landa, «haren obraren kalitate handiagatik eta Euskal Herriko hizkuntza, kultura eta duintasun nazionala defendatzeagatik». Ohorezko sari hori 2020ko maiatzaren 9an jasoko du euskal idazleak, Santiagon, Liburu Galegoaren Galan.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1949-06-05) 75 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, katedradun, haur literatura idazle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA