Markel Irizar Aranburu (Oñati, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1980ko otsailaren 5a - ) gipuzkoar txirrindulari bat da. 2004an txirrindularitza profesionalean debutatu zuen Euskaltel-Euskadi taldearekin. Elite mailara jauzi egin arte Ulma Cegasan jardun zuen, eta Olarra Erkoreka taldera pasa zen 2001ean. Profesionaletara saltoa, berriz, 2004ean egin zuen, minbiziari aurre egin ostean. 2012-2019 tartean Trek-Segafredo taldeko txirrindularia izan zen. 2019ko Donostiako Klasikoan erretiratu zen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)