Markos Gimeno Vesga (Ermua, 1974 – Eibar, 2018ko abenduaren 7a) artista polifazetikoa eta hitz-joko egilea izan zen. Sormenerako gaitasun handiko gizona izan zen. Ingurukoak alaitu, entretenitu eta pentsatzen jartzeko dohaina zeukan, baina depresioak ere jotzen zuen tarteka, eta 44 urterekin, bere buruaz beste egin zuen Eibarren.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)