Martxelo Otamendi Egiguren (1957ko abenduaren 9a, Tolosa, Gipuzkoa) euskal kazetaria da. Euskaldunon Egunkariaren zuzendaria izan zen, 1993ko ekainaren 9tik —ia egunkari haren sorreratik— 2003ko otsailaren 20an bortxaz itxi zuten arte. Gaur egun, Berria egunkaria zuzentzen du.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)