Menane Oxandabaratz

Menane Oxandabaratz

Menane Oxandabaratz (Gamarte, Nafarroa Beherea, 1962-) euskal irrati-esatari, antzerkigile eta politikaria da. Antzerki munduan, Biper Beltx taldean hasi zen Daniel Landart idazlearekin batera. Mee, mee, ardi kaka mee eta Egarriak lanak agertokietara eraman zituzten. Horrez gain, Xirrixti-Mirrixti taldean ere aritu zen hainbat urtez. Gaur egun, antzerkiaren munduarekin lotura gordetzen du nahiz eta amateur bezala bada ere.Euskal irrati-kate askotako parte hartzailea da. 2006an Ez da musik liburua idatzi zuen 1992 eta 1996 artean izen bereko irratsaioan egindako elkarrizketako batzuk hautatuz.2009ko Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako Abertzaleen Batasunaren zerrendaburua da Jose Bove buru duen Europe Ecologie hautes-zerrenda barruan. Eusko Alkartasuna, Kataluniako Ezker Errepublikarra eta Partit Occitan alderdiek ere hautes-zerrenda horrekin bat egin dute. 2010ean Frantziako lurralde antolaketan egiten ari ziren aldaketek bultzatuta, departamenduaren ordez lurralde elkargoa aldarrikatu zuen Batera plataformako kide izandakoa da. Bertsogintzan ibilitakoa da.Ihauterien inguruko hausnarketak idatzi izan ditu.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Akitania Berria
Emakumezkoa
(1962-01-01) 62 urte
Gaztelania
aktore, idazle, politikari, kazetari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA