Miguel Sanz
© Jon Bernardez / Wikimedia Commons / CC BY 3.0 es

Miguel Sanz

Miguel Sanz Sesma (Corella, Nafarroa, 1952ko irailaren 16a) Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia da. Irakaskuntzan diplomaturik, bankan aritu zen politikara jo baino lehen. UPNko militantea da. 1983 eta 1987an Corellako alkate hautatu zuten. 1991 eta 1995 bitartean, Juan Cruz Alliren Nafarroako presidenteordea izan zen. Allik CDN osatzeko alderdia utzi zuenean, 1995eko hauteskundetarako UPNko zerrendaren buruan egon zen Miguel Sanz. Zerrenda bozkatuena bazen ere, CDNk, PSNk eta EAk bat egin zuten PSNko burua, Javier Otano, lehendakari izendatzeko. Eskandaluak zirela eta, Otanok uko egin zion lehendakaritzari 1996an, eta Miguel Sanzek, zerrenda bozkatuena zelako, Nafarroako lehendakari bihurtu zen. Kargu berean jarraitu zuen 2011 arte, 1999, 2003 eta 2007ko hauteskundeak irabaziz.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1952-09-16) 72 urte
Gaztelania
politikari, katedradun

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA