Mikel Astarloza

Mikel Astarloza Chaurreau (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1979ko azaroaren 17an, Donostian -), eta nahiz eta 26 urtean zehar Pasai San Pedron bizi izan, orain Donostian bizi da. IƱigo Chaurreau txirrindulari ohiaren lehengusua da. Bere ezaugarri nagusia luzapen handiko kirolaria izatea da eta beraz, ongi doakizkio esfortzu luze eta jarraiak. Egoera lasai batean, minutuko 40 pultsazio izan ohi ditu eta esfortzu beteko egoeran 200 pultsazioetara iristeko gaitasuna du. Erlojuaren aurkako probetan espezialista da nahiz eta sasoiko dagoenean mendate garaietan ongi ibiltzen den. Bestetik, zailtasunak ditu esfortzu motz eta bortitzak egiteko unean; esprinetan eta portzentaia altuko igoeretan kasu. Oraingoz, lortu duen emaitzarik aipagarriena 2009ko Frantziako Tourrean lortutako garaipena da.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1979-11-17) 45 urte
Gaztelania
txirrindulari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA