Mikel Garaizabal

Mikel Garaizabal

Mikel Garaizabal Pildain (Elorrio, Bizkaia, 1972ko urriaren 1a), ardo-kulturaren dibulgatzailea da. Irakaslea, enologoa eta sommelierra ere bada. Ezaguna da Euskal Herriko hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik, idatzi dituen liburuengatik, zuzentzen dituen dastaketa-saioengatik eta jaso dituen sariengatik. Ostalaritza eta Turismoko titulua du, Sommelier eta Enologiakoa eta baita Mahastizaintzakoa ere. Enologo da Mendraka txakolina upeldegian, Elorrion. Halaber, eskolak ematen ditu Gamarrako Ostalaritza Eskolan, Gasteizen. Berak idatzi eta argitaratu zuen Mahatsaren orpotik dator liburua, ardoaren inguruan euskara hutsean idatzi den lehen liburua. Horrekin batera, batu eta sailkatu egin zuen ardoaren terminologia euskaraz.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1972-10-01) 52 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, katedradun, Ardozain, Q2957754, Q3542795, Q5280566, Q22683672, Q62085571

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA