Mikel Idoate Rey, pilota arloan Idoate deituraz ezaguna (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1989ko abuztuaren 28a), esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen; lehenik, 2010ean debutatu zuenetik, Aspe enpresarekin; gero, 2013tik aurrera, Asegarce enpresarekin. Ezkerra izanagatik, eskuinez ere ondo moldatzen zen. Defentsa handiko pilotaria zen, eta nekagaitza. 2016ko ekainaren 21ean iragarri zuen bere erretiroa, luzaroan jokatzea galarazi zion ezker eskuko neuritisa sendatu ezinik.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)