Mikel Martinez Etxarri (Lizarra, 1955) euskal antzezlea da. Antzerkian aritutakoa da, "Maskarada" talde aitzindariaren sortzaileetakoa izan zen 1980ko hamarkadan. Patrick Süskind idazle alemaniarraren Kontrabaxua bakarrizketarekin arrakasta itzela lortu zuen 1988an. Garai hartan Maskarada taldeko kidea zen eta 300 errepresentazio baino gehiago egin zituen. Obra oso maitagarri izanik harrera ona eman zion ikuslegoak, gazteekin institutuetan interpretazio asko egin zituen.Halaber, Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru Bikoteatroa antzerki taldean lan egiten du, baita Jokin Oregi eta beste profesionalekin TARTEAN teatroan ere. "Cafe Bilbao" kudeatzen du anaiarekin batera Bilboko Plaza Barrian. Hiriarekin duen lotura gaztetatik dauka.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)