Mikel Mendizabal Garmendia (Itsasondo, Gipuzkoa, 1956ko martxoaren 31) bertsolaria da. Lizardi Saria bi aldiz irabazi du, Artxanberri Saria behin, eta Durangoko Lauaxeta Saria beste behin. 1989ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen. 1997an berriz izan zen finalista eta bosgarren egin zuen. Neurri, doinu eta beste zenbait alderdi formaletan aurrerakoia eta berritzailea izan zen. Bertsolaritza lantzen eta sustatzen dihardu ikastoletan, eta Gipuzkoako Ikastolen Elkartean liberatua da horretarako.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)