Miren Edurne Gorrotxategi Azurmendi (Abadiño, Bizkaia, 1967ko irailaren 18a) bizkaitar legelari eta politikaria da. EHUn zuzenbidea ikasi ondoren, 1992 eta 2016 artean irakaslea izan zen bertan. Ahal Dugu alderdiaren kidea, 2015ean senatari hautatu zuten. 2020ko EAEko hauteskundeetarako lehendakarigai aurkeztu zuen Elkarrekin Podemos alderdiak.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)