Miren Ibarguren Agudo (Donostia, Gipuzkoa, 1980ko maiatzaren 23a) aktorea da. Euskal Telebistan hasi zen, Goenkalen hain zuzen ere. Geroztik, hainbat sitcometan hartu du parte, baina Escenas de Matrimonio eta Aída telesailetan egindako lanagatik da ezaguna batez ere.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)