Miriam Urkia Gonzalez
© Bizkaie irratia / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0

Miriam Urkia Gonzalez

Miriam Urkia Gonzalez (Aretxabaleta, 1965eko martxoaren 31) euskal hizkuntzalaria, euskaltzaina eta UZEIko Lexikografia Saileko burua da. Deustuko Unibertsitateko EUTG Eskolan Euskal Filologian lizentziatu zen 1988an. Besteak beste Miren Azkarate eta Patxi Altuna izan zituen irakasle. Euskal Filologiako doktorea da, eta lexikografia, corpusgintza, morfologia konputazionala eta hizkuntza teknologia dira haren lan esparruak. UZEIko langilea da 1983tik, eta Lexikografia saileko zuzendaria da 1992tik; teknologiei lotutako lan lexikografikoetan ez ezik, bereziki Euskaltzaindiari lotutako lanetan dihardu.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1965-03-31) 59 urte
Gaztelania, Euskara
hizkuntzalari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA